Ludopatiari buruzko hitzaldia emanen dute urriaren 24an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 21a, 20:00

Josu Vianaren bizipenetatik abiatuta eginen dute ludopatiari buruzko saioa ortzegun arratsaldean.

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du, Josu Vianaren bizipenenetatik abiatuz

Erruletatik tiraka jarraitu edo erruleta gelditu nahi? Izenburu horrekin, ludopatiari buruzko hitzaldia antolatu du Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren finantziazioarekin. Urriaren 24an, ortzegunean 17:00etatik 19:00etara izanen da solasaldia, Josu Vianaren bizipenetatik abiatuz, Koskontako Bideko 7ko bigarren solairuko udal aretoan. Izena emateko info@bortziriakgz.eus helbide elektronikora edo 639 72 40 02 Whatsapp zenbakira idatzi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun