Ekimenaren gai nagusia Europar Batasuneko mugaz gaindiko politikak izanen dira, eta batez ere Europako funtsek, FEDER, Interreg edo FSE+, bertzeak bertze eskualdeko ekonomiei eta herritarrei nola laguntzen dieten azalduko dute.
Ekitaldiak bi ordu inguruko iraupena izanen du eta herritarrek solas egiteko eta parte hartzeko aukera ere izanen dute. Ondotik, aperitiboa izanen da Kultur Etxean bertan.
Parte hartu nahi duten herritarrei aitzinetik izena emateko eskatu diete honako galdetegi hau betez.
Ekitaldiak honako programa izanen du.
- 18:00etan Aitor Elexpuru Egaña, Berako alkatea.
- 18:05ean Ana Ollo Hualde, Nafarroako Gobernuko Bigarren Lehendakariordea eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria.
- 18:10etan Juan Gonzàlez Meffizo, Europako Batzordearen Espainiako Ordezkaritzako Komunikazio Burua.
- 18:15etan horrela erabiltzen dira Europako kohesio funtsak Nafarroan: Interreg, FEDER, FSE+.
- Sergio Pérez, Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzako Zuzendari Nagusia.
- Arola Urdangarín Ferreira, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko Zuzendaria.
- 18:35ean Europar Batasunak horrela hobetzen du herritarren bizitza Bidasoaren alde bietan: europar mugaz gaindiko proiektu aurkezpena.
- Amaia Rekarte, Peio Martikorena Fundazioa: Baserriberri baserrien birgaitzearen mugaz gaindiko proiektu aurkezpena.
- Isaías Bautista, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusia: La Rhune, mazizoaren kudeaketa mugaz gaindiko proiektua.
- Imanol Sinde, Nilsa: Uramuga, uraren kudeaketaren mugaz gaindiko proiektu aurkezpena
- 19:05 Abeltzainekin eta ekoizleekin elkarrizketa. Europako Batzordearen Espainiako Ordezkaritzako, Nafarroako Gobernuko eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko ordezkariak bertako bi abeltzain eta bi elikagai ekoizleekin solastatuk dira.
- 19:35 Bera Kantariren musika emanaldia
- 19:45: Euroaperitiboa.