Giro ederrean ospatu zuten larunbatean Lesakako kantu zaharren egunaren lehen edizioa. Eguerdian, karrikaz karrika musika doinuen laguntzarekin hurbildu ziren plazatik Koxkonta jatetxera eta han, 155 lagunek parte hartu zuten bazkarian. Jalisco, Beñat Mitxelena eta Frantzisko Santxotena musikariek, Angel Mariezkurrenak eta Manolo Arozena eta Juan Mari Lopez bertsolariek giro ederra paratu zuten, baina izan ziren sorpresa gehiago ere: Goitarren jotak eta arin-arinak, krixkitin doinuekin, Fraindarrak, Niko Beloki Mendizabal eta Kemen Beloki Igarzabal aita-semeak akordeoiarekin eta kantari, irrintzi lehiaketa, Ekhiñe Zapiainek ere bertsoak kantatu zituen, baita Saioa Mariezkurrenaren taldeak ere, bi saski zozketatu zituzten… Gauerdira arte luzatu zuten batzuk ospakizuna eta kontent aski atera ziren bertaratutako guztiak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.