Espainiako Ipar Martxa Txapelketa irabazi du Ramontxo Arandia beratarrak

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 18a, 19:00

Ramontxo Arandia, ezkerrik hasita borzgarrena, podiumean saria eskuetan duela.

Ipar Martxan ibilbide bikaina osatzen ari da Ramontxo Arandia beratarra. Berriki irabazi du Leongo Sariegos herrian jokatutako Espainiako Txapelketa  16 kilometroko ibilbidea ordubete eta 37 minutuan osatuta.

Arandiak TTIPI-TTAPAri kontatu dionez bort itzuli eman behar zizkioten zirkuituari eta laugarren itzulian, helmugara iristeko 400 metroren faltan aurreratu zuen bigarrena, lehen postua eskuratuz. 2021ean bigarren postua lortu zuen, 2022an hirugarrena eta aurten lortu du azkenerako garaipena.

Valentziako Club Athletico Maraton Crevillent taldearekin lehiatzen da eta taldeka ere irabazi dute txapelketa.

Espainiako Kopa bukatzeko proba bakarraren faltan, sailkapenaren buruan dago Arandia bertze lasterkari batekin berdinduta. Azaroaren 9an jokatuko dute azken proba Marbellan eta bertan erabakiko da zein izanen den irabazlea.

Arandia Leongo martxan parte hartzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun