Duela lau urte hasitako bidetik, datozen egunetan berriz ere auzo batzarrak deitu ditu Lesakako Udalak. Bertan, hainbat gairen inguruko kezkak eta iritziak udal ordezkariekin elkarbanatzeko aukera izanen dute eta herritarrak parte hartzera deitu ditu udalak.
- Urriaren 22an, asteartean 18:30ean eginen dute lehena Alkaiagako Zelaian, Alkagaiako eta Zalaingo bizilagunei zuzendua.
- Urriaren 25ean, ortziralean 18:00etan, Legarbaratzean (lau blokeetan), Otsango, Landazelaieta, Azkaine eta Albistur karrikak eta Itturrunzubiko plazoletan 19:30ean, Antoiu, Koskontako bidea, Itturunzubi, Estrata eta Albistur karriketako bizilagunekin bilduko dira..
- Urriaren 26an, larunbatean 10:30ean, Bixkantxeneko plazan (euria eginez gero, udaletxeko arkupeetan), Albistur, Zarandia, Arretxea, Ote eta Pikuzelaia karrikak eta 12:00etan Plaza Zaharrean (euria eginez gero, udaletxeko arkupeetan), Beheko Plaza, Plaza Zaharra, Plaza Berria eta Sumusa karrikak.
- Urriaren 27an, igandean 10:30ean, Bittiriko plazan, Bittiriko plaza, Bittiria eta Garaikomendi karrikak eta 12:00etan Eltzetako plazan, Eltzeta, Arratzubi, Biurrana eta Martxanpaita karrikak.
- Urriaren 28an, astelehenean 19:00etan Linddurren bordan, Nabaz, Katazpegi, Zala, Auzoberri, Endara, Frain, Izotzaldea eta Otsango auzoak.