Baxi Basajaunako Iñaki Gonzalezek irabazi du Espainiako disko golf txapelketa

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 15a, 19:00

Iñaki Gonzalez Espainiako txapeldun, Manuel Dominguez hirugarren eta Alejandro Caporale hirugarren, Espainiako MP50 kategoriako disko golf txapelketan.

MP50 kategorian nagusitu da asteburuan Galiziako Santiagon jokatutako txapelketan

Igantziko Baxi Basajauna elkarteko Iñaki Gonzalez Olaizolak irabazi du Espainiako disko golf txapelketa, igandean Galiziako Santiago hiriko Monte de Gozo zelaian MP50 kategorian nagusitu ondotik.

Hemezortzina saskiko hiru txanda egin behar izan zuten kirolari guztiek eta kategoria bakoitzeko lau lehenbizikoek bederatzi saskiko finala jokatu zuten. Iñaki Gonzalezek lehenengo txanda hagitz ona egin zuen eta, gero, arerioekiko aldeari eutsi zion.

Iñaki Gonzalezekin batera bertze bi nafarrek parte hartu zuten txapelketan: Lekunberriko Rafa Sarriegi (bosgarren izan zen Mpo kategorian, lider izan ondotik) eta Lekunberriko Lorea Zulet (hirugarren Fpo kategorian).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun