Bortzirietako Bertso Eskolak, Lesakako Udalaren laguntzaz, urteroko bertso gaztaina jatea antolatu du azaroaren 9an. Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariak ariko dira kantuan, eta Iratxe Muxika lesakarra gaiak jartzen.
Hitzordua azaroaren 9an izanen da, larunbatean 19:00etan Lesakako Basurde elkartean. Afari-meriendak 10 euroko kostua izanen du eta aitzinetik izena eman beharko da 618 96 30 11 zenbakira Whatsapp mezu bat bidalita.