Nafarroako Gobernuaren eta Cederna Garalur erakundearen eskutik, merkataritzarako tailerrak antolatu dituzte Baztan-Bidasoan. Irailean Elizondon egin zuten, azaroan Donezteben eginen dute eta bien bitartean, urrikoa Lesakan eginen dute. Urriaren 15ean, asteartean 14:30etik 16:30era izanen da Lesakako udalak Koskonta Bideko 7ko bigarren solairuan duen aretoan. «Bisitak areagotzeko eta zure dendan salmenta gehiago lortzeko» jardunaldia izanen da.