Eskolako jantokian ordezko sukaldari eta zaintzaile izateko deialdia egin du Arantzako Guraso Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 10a, 20:00

Arantzako Guraso Elkarteak aste honetan egin du eskolako jantokian aritzeko ordezko sukaldari eta zaintzaile izateko deialdia. Eskaerak azaroaren 15erako aurkeztu beharko dira.

Deialdian parte hartzeko nahitaezkoa izanen da euskaraz jakitea, ordezkapena tokatzen denean lanerako prest eta libre izatea, eta aitzinetik egin beharreko lana ikasteko borondatea izatea, ordezkapena egin edo ez.

Hautagai bat baino gehiago baldin badira, ondoko irizpide hauek hartuko dituzte kontuan, ordena horretan: Heziketarekin zerikusia duen formazioa izatea, herritarra izatea, langabezian egotea eta eskolako ikasleen gurasoa izatea. Edozein moduz, horiek ez dira derrigorrez bete beharreko baldintzak izanen.

Ordutegiari dagokionez, sukaldariak 09:00etatik 15:00etara ari beharko du eta zaintzaileak 12:50etik 14:20ra. Eskolako egutegia izanen dute eta soldata ostalaritzako hitzarmenaren araberakoa.

Interesa dutenek Arantzako Guraso Elkarteari e-mailez jakinarazi beharko diote (arantzakogurasoelkartea@gmail.com) eta curriculuma helbide horretara bidali edo guraso elkarteko buzoian utzi beharko dute. Azaroaren 15a izanen da aurkezteko azken eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun