Aemet meteorologia agentziak iragarri duenez, gaur 08:00etatik 20:00etara espero da okerrena. Tarte horretan, alerta laranja ezarri du eta haize boladak 110 km/h inguru artekoak izaten ahal direla ohartarazi du.
Haize zakarraren eraginez, goizean, arbola bat erori da Arantzara doan NA-4020 errepidean, eta herrira sartzeko eta herritik ateratzeko bide nagusia itxita egon da, San Jose ermitaren inguruan. Baina garbiketa lanak hasi dituzte eta txandakako pasabidea ematen hasi dira.
Aemet meteorologia agentziak iragarri duenez, gaur 08:00etatik 20:00etara espero da okerrena. Tarte horretan, alerta laranja ezarri du eta haize boladak 110 km/h inguru artekoak izaten ahal direla ohartarazi du.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.