Jaione Baldarentzat eta Mirentxu Larrerentzat dira 'Anbotoko Mari' antzerkia ikusteko sarrerak

Ttipi-Ttapa 2024ko urriaren 9a

TTIPI-TTAPAk igandean Beran eginen dute 'Anbotoko Mari' antzerkia ikusteko bi sarrera bikoitz zozketatu ditu, eta Jaione Balda Errandonea beratarra eta Mirentxu Larre Cordoba iruritarra izan dira irabazleak! Zorionak!

17:00etan izanen da antzerkia Berako Kultur Etxean eta 3 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendua dago. Sarrerek lau euroko prezioa dute eta hemen erosi daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun