Urriko azken igandeko egitarauari dagokionez, 12:30ean Aurreskua dantzatu eta oroigarriak emanen zaizkie Alondegian aurten 85 eta 90 urte bete dituzten kideei. 14:00etan bazkaria izanen dute Zalain jatetxean honako menu honekin: arrain-pudina, foie-moussea, perretxiko gainerreak, frijituak, limoi sorbetea; ondotik, aukeran legatz-kokotea labean, edo legatz arrautzeztatua, edo legatz betea, edo saihetsartekoa Roquefort erara, edo ahate-urinekoa edo bildots txuletatxoak; eta, bukatzeko, hostopila, dena, edariekin , kafearekin eta likorearekin bustia. 16:30ean dantzaldia eta txapelketetako sari banaketa eginen dute.
Txartelak jubilatuen ostatuan hartzeko azken eguna urriaren 11 izanen da. Jatetxera joateko autobusa izan da, horretarako nahia adierazten dutenentzat.