Bortzirietako Emakumeeen* Batzorde Irekiaren bilera eginen dute urriaren 8an Igantzin

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 4a, 18:30

Bertzeak bertze azaroaren 25eko egitaraua buruz solastatuko dira. Irudian, iaz 202an Etxalarren egindako elkarretaratzea.

Heldu den asteartean, urriaren 8an,  eginen dute Bortzirietako Emakumeeen* Batzorde Irekia Igantzin 18:30etik 20:00etara. Udalean elkartuko dira, Berdintasun Zerbitzuaren bulegoan.

Bertzeak bertze honako gaiak landuko dituzte bileran: bestetako puntu morea, urriaren 15eko Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna, azaroaren 25eko Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Kontrako Eguna eta zaintza diagnostikoa.

Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak Bortzirietako talde feministei eta emakume* zein neska* gazte guztiei batzordean parte hartzeko deia luzatu die. 

Gainera, informazio gehiago nahi dutenentzako edo gairen bat proposatu nahi dutenentzako berdintasuna@bortziriakberd.eus helbidea eta 722 69 30 78 telefono zenbakia paratu dituzte aukeran.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun