Kamisetak margotzeko tailerra eginen dute heldu den astelehenean Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 4a, 10:00

Etxalarko Kultur Etxeak, Landagain Guraso Elkarteak eta Etxalarko Udalak antolatuta, Pantailetatik kanpo tailer zikloa egiten ari dira Etxalarren. Urriaren 7an eginen dute hurrengo saioa.

Kamisetak margotzeko bilduko dira astelehenean, urriaren 7an, 16:30ean kultur etxeko arkupean. Parte hartu nahi dutenek margotzeko kamiseta zuri bat eraman beharko dute eta horrekin batera, arropa zaharrekin joateko aholkatu dute antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun