Proiektua ezagutarazteko maratoia antolatu dute gaur Donostiako Miramar jauregian eta bertzeak bertze politikariak eta kirolariak elkartu dira. Goizeko 9etan hasi dira deiak egiten eta 19:00ak arte egonen dira horretan. Bortzirietatik autobusez 24 lagun joan dira proiektua ezagutu eta bakarrik dauden pertsonei deiak egitera.
Ehun boluntario aritzen dira gaur egun Espainiar estatuan Zilarrezko Haria ekimenean laguntza ematen. Deiak bakardade egoeran dauden pertsonei egiten dizkiete, eta guti goiti-beheiti 20 minutuz aritzen dira solasean.