'Ezkaba' helduentzako antzerkia taularatuko dute larunbat honetan Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 3a, 11:00

Emanaldia 19:00etan izanen da gaztelaniaz.

Larunbatean, urriaren 5ean, 'Ezkaba' antzerkia ikusteko aukera izanen da Berako Kultur Etxean. Iluna producciones taldearen lana da, eta memoria historikoa du abiapuntu. Antzerkia 19:00etan izanen da eta ordubete eta hamar minutuko luzera izanen du.

Emanaldirako sarrerek zazpi euroko prezioa dute esteka honen bidez zein egunean berean erosi daitezke. Emanaldia gaztelaniaz izanen da.

Sinopsia

Ezkaba mendia eta bere gotorlekua oroimenerako lekua da. Eta harresiek eta hildakoek hitz egingo balute? Penalaren memoria biztanle, familia, historia, itxaropen eta ilusio zapuztuen oroimena da. Bere hormak, bere arropa eta oroitzapenek eraikita daude. Preso bat zenbaki bat baino ez da, bizkar busti bat, Manterola txokolatezko zatitxo bat, ur zikinezko poto bat, dilista edo garbantzu bat duena, zigarro bat zoruko hariekin, 12 lagunen artean partekatzekoa, zeru-zati bat, errebuelta bat, karta anputatu bat eta heriotza bat abitaminosiagatik edo “bihotz-geldialdiagatik”. Hormak eta hezurrak besterik ez dira geratzen. Baina, eta harresiek eta hildakoek hitz egingo balute?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun