Errespetuzko komunikazioari buruzko tailerra eginen dute urriaren 15ean eta 22an Igantzin

Ttipi-Ttapa 2024ko urriaren 4a

Nerea Mendizabal, guraso.eus webgunerako egindako elkarrizketan.

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen eskutik Nerea Mendizabalek eskainiko du eta urriaren 8a baino lehen eman behar da izena

Urriaroaren 15ean eta 22an Igantzin eskainiko den Errespetuzko komunikazioari buruzko tailerrean izen emateko epea zabalik dute. Tailer honetan landuko diren gaiak entzule aktiboa, enpatia, mugak, anai-arreben arteko gatazken kudeaketa eta abar izanen dira.

Nerea Mendizabal izanen da emailea eta interesa duenak urriaroaren 8a baino lehen eman beharko du izena info@bortziriakgz.eus helbide elektronikoan edota 634 22 36 59 telefono zenbakian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun