Larunbat honetan hasiko da Berako Manttale Mendi Lasterketa Taldearen atletismo eskola

Ttipi-Ttapa 2024ko urriaren 2a

Bertzeak bertze mendira irteerak eginen dituzte ikasturtean.

Udako oporraldiaren ondotik larunbat honetan, urriaren 5ean, eginen dute Manttale Tttiki eskolako lehen saioa. Eskolan 2012 eta 2018 bitartean jaiotako haurrek hartzen ahal dute parte, eta entrenamenduak larunbat goizetan izanen dira 10:00eatik 12:00etara.

Larunbat honetan eginen dute lehenengo saioa eta lehen bi larunbatetan parte hartu nahi dutenek probatzeko aukera izanen dute. Eskolan lasterketa ibiltzeko oinarriak landuko dituzte jolasen zein ariketa espezifikoen bidez. Horrez gain, mendira irteerak eginen dituzte eta lasterketetan parte hartzeko grina piztea izanen dute helburu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun