Beran 'Anbotoko Mari' haurrentzako antzerkia ikusteko bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu TTIPI-TTAPAk

Ttipi-Ttapa 2024ko urriaren 3a

Antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituen antzezlan multimedia da 'Anbotoko Mari'.

Urriaren 13an, heldu den igandean, 'Anbotoko Mari' haurrentzako antzerkia taularatuko dute Berako Kultur Etxean eta TTIPI-TTAPAK bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu. Antzerkia 17:00etan izanen da eta 3 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Parte hartzeko aski da Ttipi Txartela izatea eta galdetegi hau betetzea. Urriaren 8ra arte hartzen ahal da parte zozketan eta hurrengo egunean jakinaraziko ditugu irabazleek izenak.

Antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituen antzezlan multimedia da Anbotoko Mari lana. Nafarroako Antzoki Sarearen Sendaberri programaren barreneko ekitaldia da  eta Labiaga Ikastolak eta Nafarroako Antzoki Sareak antolatu dute, Berako Udalan eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun