Iazko edizioak azaroaren 25arekin egin zuen bat, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin. Antolatzaileen hitzetan matxismoaren kontrako borrokan «egun hagitz garrantzitsua da azaroaren 25a», eta berriz ere bi ekitaldiek bat ez egiteko data aldatzea erabaki dute.
Hemendik aitzinera, urtero, azaroaren azken aitzineko larunbatean ospatuko dute besta, eta aurtengoa, zehazki, azaroaren 23an izanen da.