Urriaren 5ean, igandean, Arantzara eginen dute ateraldia Goizuetako mendizaleek. Sei orduko itzulia osatzea da asmoa, Arantzako Aterpean bazkaldu eta 18:00etan hartuko dute bueltako autobusa. Aterpetxean dutxak erabiltzeko aukera izanen dela argitu dute. Irteerara joan nahi dutenek Amaia kafetegian eman behar dute izena urriaren 3a baino lehen. Jakin, 28 lagunentzat dagoela tokia. Autobusa hamar euro ordaindu beharko da eta bazkaria hogeita bost.