Hipnoparto liburuaren euskarazko aurkezpena eginen dute urriaren 3ean, ortzegunean 18:00etan hasita Etxalarko Pello Apezetxea Kultur Etxean. Carmen Morenok idatzitako liburu interesgarria itzuli eta egokitu egin du Oihana Lopez Cestao herritarrak.
Erditzeak uzten duen aztarnaren kontzientzia lantzen du liburuak eta gai honen inguruan interesa duen edonori zuzendutako aurkezpena izanen da.