Lesakako udal ekintza plana aurkeztuko dute urriaren 4an

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 1a, 17:00

Hurrengo urteetan eginen dituen proiektu eta asmo garrantzitsuenak aurkeztuko ditu Lesakako Udalak, baita bere irudi eta webgune berria ere.

Udalaren irudi eta webgune berria ere aurkeztuko dituzte ortziralean 18:30ean udaletxeko pleno aretoan

Lesakako Udalak hurrengo urteetan eginen dituen proiektu eta asmo garrantzitsuenak aurkeztu nahi ditu bilkura publiko batean. Horretaz gain, Udalaren irudi eta webgune berria ere aurkeztuko dituzte. Herritarrekin informazio guzti hau elkarbanatu nahi dute eta horregatik, urriaren 4an, ortziralean 18:30ean pleno aretora joateko gonbidapena egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun