Gazteen eta pantailen arteko harremana lantzen duen liburua aurkeztuko dute urriaren 3an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 1a, 09:00

Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano, 'Nerabeen garrasia. Osasun mentala aldaketa garaian' liburuaren aurkezpen batean. Ortzegunean Lesakako liburutegian izanen dira.

Ortzegunean 18:00etan liburutegian Nerabeen garrasia, Osasun mentala aldaketa garaian liburua aurkeztuko dute Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano egileek

Gazteen eta pantailen arteko harremana lantzen duen Nerabeen garrasia, Osasun mentala aldaketa garaian liburuaren aurkezpena eginen dute urriaren 3an, ortzegunean 18:00etan Lesakako liburutegian. Aurkezpenaren ondotik, solasaldia izanen da Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano liburuaren egileekin. Lesakako Hezkuntza Foroak antolatu du aurkezpena, Lesakako liburutegiaren laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun