Pabloenean (Arantza), Agaran (Bera), Elutsan (Etxalar), Estankoan (Igantzi) eta Arranon (Lesaka) eskuratzen ahal dira txartelak. Helduen menua 30 eurokoa izanen da, eta haurrena, berriz, 15 eurokoa.
Bortzegunari begira, egun osoko egitaraua prestatua du Bor-Bor Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimenduak:
- 10:00etan Bortzirietako txistularien diana.
- 11:00etatik aitzinera, herri kirolak eta jokoak.
- 13:00etatik aitzinera Euskara karrikaren bueltan kalejira. Bortzirietako trikitilariek eta panderojoleek lagunduta, karrikaz karrika ibiliko dira, antzerkia, musika, bertso eta hitzen bidez euskararen egoera agerraraziz. Bukaeran, adierazpena irakurriko dute.
- 14:30ean Etxalarko herriak prestatutako asaua bazkaltzeko.
- 17:30ean Jeiki-Hadi taldearekin dantzaldia.
- 19:30ean Alarma Morea taldearen kontzertua.
- 21:00etan Fifi&Fefa Lesakako DJak.