Argazkiek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
- Formatua horizontala izanen da
- 33 x 24 cm-ko tamainarako kalitate nahikoa izanen dute (gutxieneko tamaina: A4, 30 x 21 cm)
- Bortzirietakoak izan beharko dute, eta lekua identifikatu beharko da. Paisaiak, natura, txoko politak, bestak eta abar izan daitezke. Pertsonak agertzen badira, horien baimena aurkeztu beharko da irudiak argitaratzeko.
Irudiak jaso ondotik modu orekatuan banatuko dituzte Bortzirietako 5 herrien artean. gainera, hilabete bakoitzean dagokion urteko datarekin bat datozen irudiak erabiltzen saiatuko dira.
Argazkiak urriaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dira teknikaria@bhm.eus helbidera bidalita, edo mankomunitateak Etxalarren duen bulegoan aurkeztuta 08:00etatik 15:00etara.
Egutegian urtero gisa etxean sortzen diren hondakinak nola kudeatu, edukiontzi bakoitzean zer bota behar den, garbigunearen ordutegia, atez ateko tamaina handiko hondakinak biltzeko zerbitzuaren telefonoa eta abar azaltzen dira. Horrekin batera, ilargiari eta baratzeari buruzko informazioa agertzen da.
Ordutegi berria irailetik aitzinerat
Heldu den urtarriletik aitzinerat, garbigunearen ordutegia egokitu eginen dute jendearen beharretara hobeki egokitzeko. Aldaketarik nabarmena irekiera ordua izanen da, 11:00etan irekiko baitute.
Honakoa izanen da ordutegi berria: astelehenetan eta ortzegunetan: 11:00etatik 18:00etara, asteartetan, asteazkenetan eta ortziraletan 11:00etatik 14:30era eta hilabeteko azken larunbatetan 09:00etatik 13:00etara.