Eraso matxisten eta LGTBI+fobikoen aurrean prebentziorako eta sentsibilizazio karpa morea paratuko dute. Era berean, herritar orori eraso horien gaineko informazioa eta horiei aurre egiteko tresnak ere eskainiko dituzte.
Berdintasun Zerbitzuak oroitarazi duenez, bestetan edo urtean zehar eman daitekeen edozein gertaera matxistaren berri eman nahi dutenek badute horretarako aukera. Horretarako, Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuarekin harremanetan jarri daitezke 722 69 30 78 telefono zenbakian. Bilduko den informazio guztiaren konfidentzialtasuna bermatuko dute.
«Aniztasuna errespetatzen dituen bestak nahi ditugu, inolako diskriminazio eta erasorik gabe. Goza ditzagun denok bestak!», oroitarazi du Berdintasun Zerbitzuak.