Lesakako San Fermin jubilatu elkarteak Arabar Errioxako Guardiara bidaia antolatu du urriaren 4rako. Bidaiaren eta otorduen prezioa 40 eurokoa da elkarteko bazkideentzat eta 50 eurokoa bazkide ez direnentzat eta txartelak erosteko azken eguna irailaren 30a da, jubilatuen ostatuan.
Urriko lehen ortziralean, 08:00etan abiatuko da autobusa Lesakatik eta Guardiako Dorretxe upeltegian hamaiketakoa egin ondotik, herrian bisita gidatua eginen dute. 14:00etan bazkaria izanen dute Marixa jatetxean, honako menuarekin: hestebeteen aukera, zainzuriak, pikillo piperrak, esneko arkume errea, bakailaoa errioxar erara, txokolate izoztuaren bonboia, etxeko mamia, edariak eta kafea.