Bestak 2024

Igantziko bestetara joateko bestabus zerbitzua izanen da larunbatean

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 26a, 16:00

Igantziko bestak ospatuko dituzte egun hauetan eta bertara modu seguruan joateko bestabus zerbitzua antolatu du larunbaterako, irailaren 28rako  Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak. Pasa den astean Instagramen zabaldu zuten ordutegia, baina ohartarazi dute hori ez dela zuzena.

Ordutegi zuzenari dagokionez, Beratik autobusak 20:30etan eta 22:45ean aterako dira eta bestazaleak Toki Ona institutuko aparkalekuan eta Agerrako geltokian bildu ondotik, 21:00etan eta 23:15ean ailegatuko dira Igantzira.

Arantzan autobusak 21:15ean eta 23:00etan aterako dira aparkalekutik eta zuzenean Igantzira joanen dira.

Lesakan, berriz, suhiltzaileen aparkalekutik aterako dira autobusak 20:30ean, 22:00etan eta 23:15ean, eta Etxalarren, Landaburuan eginen dituzte geldialdiak 20:45ean, 22:15ean eta 23:30ea. Handik Igantzira joanen dira.

Itzulerako ordutegiak

Itzulerari dagokionez, autobusa bakailao fabrikaren paretik aterako da. Arantzara joateko autobusak 03:00etan, 04:30ean eta 06:00etan izanen dira eta zuzenean joanen dira. Berara, aldiz, 03:30ean, 05:00etan eta 06:30ean.

Etxalar eta Lesakako autobusari dagokionez, Igantzitik 03:00etan, 04:30ean, 06:00etan eta 07:00etan aterako dira autobusak eta lehenengo Etxalarrera eta handik Lesakara joanen dira.

Joan etorriak bortz euroko prezioa du eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuak nabarmendu du autobus barrenean ez dutela errespetu faltarik onartuko.

Ordutegia taulan ikusteko klikatu hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun