[ARGAZKIAK] Bihodi bikotearen kontzertuarekin hasi dira Etxalarko Kultur Egunak

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 24a, 17:00

Peio Irigoien txistulariak eta Iñaki Arakistain organistak osatutako Bihodi bikoteak irailaren 21ean Andre Mari elizan emandako txistu eta organo kontzertu gustagarriak zabaldu ditu Etxalarko udazkeneko kultur egunak. Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Altxata kultur eta kirol elkarteak hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Datozen ekitaldiak

Hurrengo ekitaldia, urriaren 26an, Martxel Larrazaren Xerka fotokazetaritza lanaren aurkezpena izanen da. Azaroaren 9an Jakoba Errekondoren hitzaldia izanen dute eta azaroaren 10ean Ez dago kutxarik niretzat antzelana.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun