Josebe Blancorekin solasaldia izanen da irailaren 27an Arantzan

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 24a, 20:00

Irudia: Ttap.

Bidazi Bidasoaldeko kontsumo elkarteak antolatuta, hitzaldia izanen da irailaren 27an, ortziralea, Arantzako liburutegian. Josebe Blanco gonbidatu dute eta Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain bere liburua aurkeztuko du. Solasaldia 19:00etan hasiko da.

Liburuaz

Nola bizi da artzain bat? Galderari erantzuna baino gehiago, liburu honetan aurkituko duzu zer bizi duen artzain batek eta horrek nola zeharkatzen duen.

Eguneroko batean jaso du protagonistak artaldearen urtebetea. Bizipenak, hausnarketak, borrokak, ezinak eta pozak. Gehienetan prosaz, batzuetan poesiaz.

Artzaintzaren imajinario estandarrean sartzen ez den artzaina dago orrialdeotan: emakumea, euskalduna, ekologista, barazkijalea…

Bazterreko parajeetatik begiratzen dio munduari, arretaz; nahiz eta jabetu inork askok ez diela bazterrei begiratzen modernitatearen ordainpeko autopistatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun