Kamishibai saioa izanen dute Lesakako liburutegian irailaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 24a, 11:30

Ines Bengoa kontalariaren eskutik izanen dute asteazkeneko kamishibai saioa Lesakako liburutegian.

Ines Bengoa kontalariaren eskutik, lau urtetik goitikoei zuzendutako saioa asteazkenean 18:00etan hasiko da

Ines Bengoa kontalariaren eskutik, kamishibai saioa izanen dute irailaren 25ean, asteazkenean 18:00etan hasita Lesakako liburutegian. Itziar Ancinek idatzi eta Leire Urbeltzek ilustratutako Amaia eta Martín barazkien jaian liburua izanen dute oinarri, lau urtetik goitikoentzat izanen den saioan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun