Bakea eta bizikidetza lantzen duten liburutegiak programaren barrenean antolatu dute 'Kraks' izeneko tailerra Beran ortzegunean. Liburutegian izanen da 17:0etan ortzegunean, hilaren 26an. 5 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako ekintza da, eta bertan parte hartzaileek gatazka baten aitzinean hartzen duten posizioak zenbaterainoko garrantzia duen azalduko diete.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.