Lesakan energia komunitatea sortzeko prozesu parte-hartzailearen aurkezpen publikoa egin zuten irailaren 18an. Lesakako udalak, Artelan elkarteak eta Amaiurko Urkilo komunitate energetikok hartu zuten parte. Bertan aipatu zutenez, datozen asteetan dituzten lan saioen bitartez Energia Berriztagarrien Herritar Komunitatea abian jartzeko beharrezkoak diren hiru elementuen (Energia Berriztagarriak, gizarte kohesioa eta araudia) inguruan talde lan dinamikoa eginen dute. Lehenbiziko formakuntza saioa irailaren 25ean, asteazkenean 18:30etik 20:30era, Lesakako herriko etxeko bilkura aretoan.
Ondoko saioak urriaren 2, 9, 16, 23 eta 30ean, denak 18:30ean.
Prozesu parte-hartzailea
Energia komunitatea sortzeko helburuarekin Lesakako udalak bultzatu du prozesu parte hartzailea, etorkizunean egin ahal izanen dituen proiektu energetikoei lotua izanen dena. Lesakan, herrian bertan energia berriztagarriak sortzeko, kolektiboki autokontsumitzeko eta energiaren ekoizpenaz eta kudeaketaz arduratuko den herritarren erakunde bat sortzeko. Udalak sustatuko parte-hartze prozesu baten bidez egin nahi dute. Prozesu horretan, interesdunek parte hartuko dute, eta komunitate horrek abiaraziko duen talde eragilean sartuko dira. Talde eragilea herritar taldea da, Energia Berriztagarrien Herritarren Komunitatea martxan jartzeaz arduratuko den taldea. Horretarako, pertsona horiek prestakuntza, gaikuntza eta kohesioa jasoko dute parte-hartze prozesuan.