Lesakako Arrano Eguna ederki ospatu dute

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 23a, 14:00

Lesakako Arrano elkartearen eguna ederki ospatu dute irailaren 21ean. Larunbat goizean, oinez eta bizikletaz joandako hogeita hamar bat lagun bildu ziren Agiñan, eguraldia lagun. Bertan gosaria egin eta herrira jautsi ziren, bertze hainbat lagunekin batera, Harriondoa kultur etxearen atarian egindako antzerkia ikustera.

Gero, Etxalarko asau egileek prestatutako asauarekin bazkaldu zuten 130 bat lagunek, aurtengoan toki berrian, Eskol Ttiki gibeleko aparkalekuan. Suertea lagun izan zuten, bazkaltzeko tenorean ez baitzuen euririk egin. Arrano band taldeak ere bere musika emanaldia egin zuen eta gero, Elutxa txarangak jo zuen, euritik babesteko Alondegiko arkupetan, gehien bat. DJ Fifi eta Fefaren emanaldiarekin borobildu zuten eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun