Bi zatitan banatu zuten hitzaldia. Hasieran Fernando Mikelarena herriko historialariak Larhun mendiari buruzko azalpenak eman zituen: tontorrak duen garrantzia historikoa, benten sorrera eta garapena... Hainbat irudiz hornitu zuen azalpena.
Bigarren zatian, aldiz, Larhungo bentetako nagusiak, Peio Irazoki eta Gurutze Peña aritu ziren batez ere solasean. Bentetan izandako anekdotak, lan egiteko maneran izandako aldaketak, turismoaren gorakada... izan zituzten solasgai.
Argazkietan ageri den bezala interesa piztu zuen solasaldiak, jende aunitz bertaratu baitzen.