Administrazio elektronikoari buruzko ikastaroa urriaren 7tik 11ra bitartean emanen dute eta herritar guztientzat irekia izanen da. Astelehenetik ortziralera izanen da 15:00etatik 17:00etara Etxalarko Kultur Etxean. Izen ematea 948 01 20 12 zenbakian eta aventuraditigal.navarra.es helbidean egin behar da.
Android telefono mugikorrak erabiltzen ikasteko ikastaroa ere urriaren 7tik 11ra eginen dute. 17:15etik 19:15era izanen eta parte hartzaileek beraien telefono mugikorra eraman beharko dute. Izen ematea 948 01 20 12 zenbakian eta acercanavarra.es helbidean egin behar da.
Adinekoentzako digitalizazio ikastaroa urriaren 14tik 18ra emanen dute, astelehenetik ortziralera 16:00etatik 18:00etara. Izen ematea 948 01 20 12 zenbakian eta acercanavarra.es helbidean egin behar da. Ikastaroan digitalizazioari buruzko ezagutzak zabaltzeko aukera izanen dute parte hartzaileek: segurtasun digitala eta pribatutasuna, arazoen ebazpenak, informazioaren eta datuen bilketa eta kudeaketa eta eduki digitalen sorrera landuko dituzte.
Enplegu eskatzaileentzat, berriz, oinarrizko gaitasun digitalak lantzeko ikastaroa izanen da. Kasu horretan, ikastaroa luzeagoa izanen da, 40 ordukoa, urriaren 7an hasi eta 18ra arte. Hau ere Kultur Etxean izanen da 09:30etik 13:30era, astelehenetik ortziralera.
Hainbat konpententzia landuko dituzte: bilaketa eta nabigazio segurua Interneten, ziurtagiri digitala, online erosketak, posta elektronikoa eta bideokonferentziak, Cl@ve sistema, administrazioarekin izapideak: medikuko hitzoruak, enplegu eskaerak, gizarte segurantza ogasuna... Ariketa praktikoak ere eginen dituzte.
Ikastaroan izen ematea hemen egin daiteke, eta baita 948 12 20 12 zenbakian ere.