Juan Pedro Arbizu psikologo klinikoa doluari buruz mintzatu zen atzo Berako San Jose egoitzan emandako solasadian. Iruñeko San Juan de Dios ospitaleko psikologo klinikoa da Arbizu, eta baita doluan aditua ere. Solasaldian dolua zer zen azaltzeaz gain, doluaren faseen inguruko xehetasunak eman zituen eta galderak egiteko aukera ere izan zuten bertaratutakoek. Hainbat herritarrez gain, egoitzako egoiliar batzuk ere joan ziren solasaldira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.