Bestak 2024

Illekuetako bestak ospatu dituzte asteburuan Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 16a, 12:00

Txupinazoarekin hasi eta pintxo dastaketarekin bukatu dituzte bestak auzotarrek. Tartean erraldoiekin karrikabuelta, herri kirolak, zikiro jatea, musika, dantzak, haurrentzako jokoak... izan dituzte.

Zozketa ere egin zuten, eta honakoak dira zenbaki sarituak. Lehenengo saria 303 zenbakiarentzat izan da, belar dendan saldu dute txartela. Bigarren saria 388 zenbakiarentzat izan da, auzo bazkarian saldu zuten larunbatean. Hirugarren saria, aldiz, 1.405 txartela duen zenbakiarentzat izanen da, Pagola harategian saldua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun