Lesakan energia komunitatea sortzeko prozesu parte-hartzailearen aurkezpen publikoa eginen dute irailaren 18an, asteazkenean 19:30ean udaletxeko bilkura aretoan. Lesakako udalak, Artelan elkarteak eta Amaiurko Urkilo komunitate energetikok hartuko dute parte.
Energia komunitatea sortzeko helburuarekin Lesakako udalak bultzatu du prozesu parte hartzailea, etorkizunean egin ahal izanen dituen proiektu energetikoei lotua izanen dena. Lesakan, herrian bertan energia berriztagarriak sortzeko, kolektiboki autokontsumitzeko eta energiaren ekoizpenaz eta kudeaketaz arduratuko den herritarren erakunde bat sortzeko. Udalak sustatuko parte hartze prozesu baten bidez egin nahi dute. Prozesu horretan, interesdunek parte hartuko dute, eta komunitate horrek abiaraziko duen talde eragilean sartuko dira. Talde eragilea herritar taldea da, Energia Berriztagarrien Herritarren Komunitatea martxan jartzeaz arduratuko den taldea. Horretarako, pertsona horiek prestakuntza, gaikuntza eta kohesioa jasoko dute parte-hartze prozesuan.