Auto klasikoak ikusteko aukera izanen da bihar Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 13a, 14:30

Auto klasikoez gozatzeko aukera izanen da bihar, larunbata, irailak 14. San Sebastian Circuit Spirit elkarteak Rally Classic Auto bira eginen du. Donostian hasi eta bukatuko da, baina tartean bitan pasatuko dira herritik 11:30etik 12:30era eta 14:00etatik 16:00etara. 

50 urtetik gorako autoek, auto historikoek eta GT motako autoek osatuko dute bira. Gipuzkoan barna Beran sartuko dira, eta Ibardin aldera joanen dira handik. Azkaine, Sara eta Ainhoa gurutzatuta berriz ere herrira ailegatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun