Bilboko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea eginen dute bihar Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 13a, 10:00

Elkarretaratzea Mukixu zubian izanen da 20:00etan. Argazkian eraso matxista bat salatzeko egindako kontzentrazioa iaz.

Bilboko Santutxu auzoan izandako erailketa matxista salatzeko karrikara aterako dira Beran bihar, larunbata. Hitzordua 20:00etan paratu du Goldatz Berako Talde Feministak 'Erasorik ez erantzunik gabe' lelopean Mukixu zubian. 2003tik Euskal Herrian hil duten 122. emakumea da Santutxukoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun