Gaita eta atabal tailerra eginen dute ikasturte honetan ere Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 13a, 15:00

Azaroan hasi eta ekainera arte emanen dituzte klaseak. Argazkian, eskolako ikasleetako batzuk Berako bestetako txupinazoan.

Bertze urte batez gaita eta atabal tailerra antolatu dute Beran. Berako Udalak eta eta Berako Kultur Batzordeak antolatu dute ikasturtea eta azaroan hasi eta ekainean akituko da. 

Ikastaroa larunbat goizetan emanen dute 12:00etatik 13:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izen ematea ireki dute dagoeneko eta urriaren 18ra bitartean egiten ahalko da galdetegi hau beteta.

Ikastaroak 100 euroko prezioa du eta instrumentu bakoitzean gutxienez 5 lagun apuntatu beharko dira aitzinera ateratzeko. Taldea osatzen denean jakinaraziko diete parte hartzaileei ordainketa nola egin.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun