Irailaren 14an, larunbatean, hasiko dira bestak Konpaneko zubitik 12:00etan botako duten suziriarekin. Ondotik erraldoiak, buruhaundiak eta gaiteroak ariko dira auzoa girotzen. 13:00etan herri kirol saioa eginen dute eta 14:30ean auzotarren bazkaria izanen da Illekueta karrikan. Bazkalondoan 15:30ean San Sebastian Circuitspirit auto klasikoak pasako dira auzotik eta horiek ikusteko aukera izanen da.
16:30ean haurrentzako jokoak izanen dira eta 18:00etan izanen da mus txapelketaren ordua. 19:00etan Bera Kantarikoak kantuan ariko dira auzoan eta eguna borobiltzeko 20:30ean zezensuzkoa izanen da eta 21:00etan dantzaldia DJ Elepuntorekin.
Biharamunean izanen du bestak segida. 12:00etan meza izanen dute eta ordu erdi beranduago mutxikoak dantzatzeko aukera izanen da.
16:00etan haurrentzako jokoak izanen dira eta 19:00etan Gure Txokoa Dantza Taldearen ikuskizuna izanen da. Bestak borobiltzeko 20:30ean pintxo dastaketa izanen dute. Parte hartu nahi dutenek pintxoak 20:00etarako utzi beharko dituzte txosnan.