MOTORRA

Muñoz eta Martinezen Porschea nagusitu da Lesakako XXI. Rallysprintean

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 11a, 07:00

Lesakako XXI. Rallysprinteko podium nagusian, Muñoz eta Martinez garaile, Beola eta Iratzoki bigarren eta Garmendia anaiak hirugarren. Argazkia: AVM

Joseba Beola beratarra eta Joxelu Iratzoki igantziarra bigarren izan ziren, 61 ibilgailuen artean

Ziharka Sport eskuderiak antolatutako Lesakako Rallysprint auto lasterketaren hogeita batgarren edizioa burutu zen larunbatean Agiñan.

Sailkapen orokorrean, Adelma Competición taldeko Ivan Muñoz eta Gabino Martinez nagusitu ziren, Porsche 997 autoarekin. Bigarren, Malerreka Motorsport eskuderiako Joseba Beola beratarra eta Joxelu Iratzoki igantziarra izan ziren, Peugeot 208 autoarekin. Hirugarren postuan gelditu ziren Ikullu Razing taldeko Garmendia anaiak, BMW. Podiumetik urrats batera, laugarren izan zen Ziharka Sport eskuderiako Hodei Unsion beratarra, Maria Aranberri kopiloto zuela, zazpigarren Berako Jokin Huizi eta Oier Zapiain taldekideak eta zortzigarren Malerreka Motorsporteko Gorka Iribarren doneztebarra eta Haizea Txoperena lesakarra.

Ibilgailuen klaseen arabera sailkapenei dagokienez, seigarren klasean ere Muñoz eta Martinez nagusitu ziren, lehen klasean Hierro-Lazaro (Citroen Saxo), bigarren klasean Malerreka Motorsporteko Pedro Grajirena eta Garikoitz San Miguel urroztarrak (Peugeot 206 RC), hirugarren klasean Artola-Avendaño (BMW E36), laugarren klasean Jimenez-Arraras (Clio Sport), bosgarren klasean Joseba Beola eta Joxelu Iratzoki; bederatzigarren klasean Bujan eta Mugerza (Sierra Cosworth) eta hamargarren klasean Unsion eta Aranberri (BMW E30)

Izena emandako 61 ibilgailuetatik hamabik ez zuten proba bukatzerik izan. Lau txanda egin behar izan zituzten, Agiñako errepidean goiti eta beheiti, 37,2 kilometro denera.

Hamar lehenbizikoak
  1. Muñoz-Martinez (Porsche 997 GT3), 24.57
  2. Beola-Iratzoki (Peugeot 208 Rally4), 25.32
  3. Garmendia-Garmendia (BMW M3 E36), 25.33
  4. Unsion-Aranberri (BMW E30), 25.58
  5. Jimenez-Arraras (Renault Clio Sport, 26.03)
  6. Jaunsaras-Osakoz (Peugeot 205), 26.13
  7. Huizi-Zapiain (BMW E36), 26.22
  8. Iribarren-Txoperena (BMW E36), 26.25
  9. Osinaga-Araiz (BMW E30), 26.25
  10. Barburu-Antoñana (BMW E 36), 26.26
Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun