Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak altzarien zaharberritze ikastaroa antolatu du, Nafarroako Gobernuaren Hondakinen Funtsak finantzatua. Bortzirietako herritarrei zuzendua da eta Alkaiagako Garbigunean eginen dute hiru hilabetez, urritik abendura, astean bi ordu eta erdiz.
8-10 laguneko bi talde osatu nahi dituzte. Izena emateko epea zabalik da irailaren 13ra bitarte, eta 948 63 52 54 edo 662 07 84 00 telefono zenbakietara deituta edo teknikaria@bhm.eus helbidera idatzita egiten ahal da.