Lesakan Arrano elkartearen eguneko bazkarirako txartelak irailaren 15era arte eskura daitezke

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 10a, 19:00

Giro ederra izan zuten joan den urteko Arrano egunean.

Irailaren 21ean ospatuko dute Lesakako elkartearen eguna, baina bazkarirako txartelak irailaren 15era arte eskura daitezke

Irailaren 21ean ospatuko dute Lesakan Arrano Eguna, egitarau zabalarekin. Tartean bazkaria ere izanen dute eta bazkarirako txartelak hartzeko epea irailaren 15ean, igandean, bukatuko da. Bazkideek 20 euro ordaindu beharko dute, bazkide ez direnek 25 euro eta haurren menua 10 eurokoa izanen da.

Egitaraua

Egitarauari dagokionez, irailaren 21ean, larunbat goizean, mendi buelta eginen dute Agiñara, oinez eta bizikletaz, 10:30ean Agiñan gosaria izanen dute. 12:45ean karrika antzerkia Harriondoa atarian. 14:30ean bazkaria izanen dute, Etxalarko asau egileen eskutik, eta aipatu bezala, txartelak hilaren 15era bitarte eskura daitezke. Bazkalondoan Arrano Band taldearekin musika izanen dute. 18:30ean Elutxa txarangak joko du eta 22:00etan hasita, DJ Fifi eta Fefa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun