Osasunak irabazi zuen txapelketa Baztan-Bidasoko selekzioari 3-0 irabazi eta Realaren kontrako partida 0-0 berdindu ondotik. Hirugarren partida Realak. 1-0 irabazi zuen Baztan-Bidasoko selekzioaren kontra.
Txapelketa solidarioa izan zen larunbatekoa, eta bertan bildutako diru dena San Jose adinekoen egoitzara bideratzekoa dute antolatzaileek. Bada, egoitzako egoiliarrak izan ziren sariak banatzeaz arduratu zirenak boluntarioen laguntzarekin.
Antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie larunbatean Matzada futbol zelaira hurbildu ziren pertsonei.