Gaur 5.647 eurotan esleitu dute hamabigarren postua, aurreikusitakoa baino 3.700 € gehiagotan (370 tanto)
Bertze urtetan bezala, bi posturik garestienak zortzigarrena eta hamaikagarrena, bakoitza 3.849 eurotan atera dituzte, eta biak tasatutako prezioan gelditu dira. Ustekabean, hamabigarren postua izan da aurreikusitakoa baino 3.700 euro gehiagotan (5.647 eurotan) esleitu dutena. Hutsean gelditu dira 1. eta 15. postuak.
Lehen enkantean esleitu diren 19 postuengatik gutienez 40.584 euro hartuko ditu Etxalarko Udalak, aurreikusitakoa baino 1.534 euro gehiago, eta, ikusi behar irailaren 17an, bigarren enkantea egiten denean emaitzak oraindik gehiago hobetzen diren.
Gogoratu behar da 2000. urtean 50.000 euro lortu zituela Etxalarko Udalak eta 2004an 81.875 euro.
Irailaren 13an, heldu den ortzirale eguerdiko 12etan bukatzen da sesta emateko aukera (prezioaren seiren bat igo beharko litzateke gutienez) eta hutsean gelditutako 2 postuak eta sesta ematerakoan hobetzea izan dutenekin, berriz eginen da enkantea irailaren 17an, asteartea, arratsaldeko 7etan.
EHIZA-POSTUEN LEHEN ENKANTEA 2024 | ||
Postuak | Tasazioa | Behin behineko esleipena |
1. postua | 1.083,00 | 0,00 |
2. postua | 1.083,00 | 1.083,00 |
3. postua | 2.603,00 | 2.603,00 |
4. postua | 2.028,00 | 2.028,00 |
5. postua | 2.603,00 | 2.603,00 |
6. postua | 2.028,00 | 2.028,00 |
7. postua | 2.603,00 | 2.603,00 |
8. postua | 3.849,00 | 3.849,00 |
9. postua | 2.625,00 | 2.625,00 |
10. postua | 2.625,00 | 2.625,00 |
11. postua | 3.849,00 | 3.849,00 |
12. postua | 1.947,00 | 5.647,00 |
13. postua | 1.715,00 | 1.715,00 |
14. postua | 1.083,00 | 1.083,00 |
15. postua | 1.083,00 | 0,00 |
16. postua | 422,00 | 422,00 |
17. postua | 422,00 | 422,00 |
18. postua | 422,00 | 422,00 |
19. postua | 1.083,00 | 1.083,00 |
20. postua | 1.947,00 | 1.947,00 |
21. postua | 1.947,00 | 1.947,00 |
39.050,00 | 40.584,00 |