Bestak 2024

Asteazken arte erosten ahal dira Berako Illekueta auzoko bestetako bazkarirako txartelak

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 10a, 11:00

Larunbatean izanen da bazkaria 14:30ean eta txartelak asteazken arte erosten ahalko dira.

Larunbatean eta igandean ospatuko dituzte Beran Illekueta auzoko bestak. Herri kirolak, haurrendako jostetak, musika, dantza emanaldia... denetatik izanen dute bestetako bi egun horietan. Tartean, larunbatean, 14:30ean, auzotarren bazkaria iragarri dute eta asteazken arte erosten ahalko dira bazkarirako txartelak Auzoa ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun